Askotan nutrizioaren kontzeptua ez dago argi; zer den ongi ulertzeko lehendabizi elikaduratik ezberdindu behar da:
- Nutrizioa elikagaiak sortzen dituzten nutrienteei egiten die erreferentzia eta jatearen ondorengo gertaera autonomoei egiten die erreferentzia: liseriketa, xurgapena eta barneraketa (zeluletan). Nutrizioa dieta eta osasunaren arteko erlazioa aztertzen dituen zientzia da.
- Elikadura elikagaiak aukeratu, prestatu eta jatera zuzendutako ekintza bolondrezkoek sortzen dute. Ekintza hauek ingurune soziokultural eta ekonomikoarekin oso erlazionatuta daude eta bakoitzaren dieta eta bizieran zuzenki eragiten dute.
Askotan hainbat gaixotasun arrunt eta haien sintomak nutrizio egoki batekin aurrezaindu edo leundu daitezke.
Nutrizioaren asmoa dietaren aurrean gorputzak duen erantzun metaboliko eta fisiologikoa azaltzea da. Giza gorputza aminoazidoz (proteinak), gantz-azidoz (lipidoak), azido nukleikoz (DNA/RNA) eta karbohidratoz (azukrea eta fibra adibidez) eratua dago, dieta egokienak guztiak izan behar ditu, bakoitza kopuru ezberdinetan.
Nutrizio egoki baten oinarrizko puntuak:
-> Behar energetikoak (gastu metaboliko basala, ariketa fisikoko gastua eta dietak eragindako gastua) betetzea karbohidrato, proteina eta gantzen metabolizazioaz.
->Mikronutriente ez energetikoen beharra betetzea (bitaminak, mineralak...)
->Hidratazio egokia (edarien kontsumoa, ura gehien bat)
->Zuntz dietetikoaren gutxienezko irensketa.

TENGO SUENIO
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarme has tangado
ResponderEliminar