"Elika zaitez, gizon, zentzuki, hitz bakar baten, ezagutu zeure burua.
Liebig-ekin ikas jateko dagokizuna neurtzen.
Bero sortzaileak dira gantza, azukrea eta almidoia,
Odol sortzaileak orokorrean substantzia proteikoak dira.
Lehenengokoak, aditzen dugun bezala, karbono,
hidrogenoz eta oxigenoz eratzen dira.

Azkenengokoak, askotarikoak, nitrogenodunak dira guztiak.
Eta horrela jan eta bizi, zure ehunak berriztatuz,
Eta pentsa kasu guztietan ¿Nola era ditzaket zelula berriak?"


20.1.10

Obesitatea (D)

Gaur egungo bizimodu sendentarioak, behar baino janari gehiago eskura edukitzeak, hezkuntza-nutrizional eskasak... mendeko isurritea sortarazi du OBESITATEA.
Gehiegizko loditasuna duten pertsonek ("IMC=indice de masa corporal" 30 baino altuagoa) obesitatea dutela esaten da. Obesitateak beste gaixotasun askoz larriagoak garatzea ahalbidetzen du (kardiopatia iskemikoa, arterioesklerosia, loaren apnearen sindromea, diabetesa...)ยบ, asko kronikoak izatera hel daitezkeelarik; horrela obesitatedun pertsonek hilkortasun arrisku altuagoa dute.

Egungo bizimodu sedentarioa areagotuz doa eta helduetaz aparte gero eta ume gehiago loditasun sindrome larri hau pairatzen ari dira. Gaur egun umeen jokuak eserita edo etxean geldirik egitekoak dira (play station, game boy...) eta ariketa fisikoaren murrizte horreri fast food-aren (McDonald´s, Burger King, gozokiak...) eragina gehitzen badiogu emaitza katastrofikoa da. Ehiza egitetik, nekazaritzara igaro ginen eta lan fisikoa egitetik jesarrita egotera, baina zer gertatzen da lana amaitu eta etxera bueltatzean? Telebistaren aurrean gelditzen gara bizimodu sedentario hori elikatuz...

Esan beharra dago obesitatearen garapenean faktore genetikoek ere eragina dutela (metabolismoa, sistema hormonala...).

Hurrengo web orrian honi buruzko informazio nahiko fidagarria eta oparoa duzue:
Obesitatea: osasun-arazo benetan potoloa

No hay comentarios:

Publicar un comentario