"Elika zaitez, gizon, zentzuki, hitz bakar baten, ezagutu zeure burua.
Liebig-ekin ikas jateko dagokizuna neurtzen.
Bero sortzaileak dira gantza, azukrea eta almidoia,
Odol sortzaileak orokorrean substantzia proteikoak dira.
Lehenengokoak, aditzen dugun bezala, karbono,
hidrogenoz eta oxigenoz eratzen dira.

Azkenengokoak, askotarikoak, nitrogenodunak dira guztiak.
Eta horrela jan eta bizi, zure ehunak berriztatuz,
Eta pentsa kasu guztietan ¿Nola era ditzaket zelula berriak?"


7.1.10

Piramide famatua!

Ez, ez nabil Egiptoko piramideetaz ari txikitatik eskoletan hamaika aldiz azaldu digutenaz baizik (ez direla egiptoarrak!).
Elikagaien piramidea da nik oraingoan aipatu nahi nuena. Hainbestetan ikusi dugun piramide hau osasun erakundeek sortua da; baliabide grafiko honen helburua populazioari erakunde horiek definitutako objektibo dietetiko konkretu batzuk gogoan sartzea da.
Ikasketa eta osasun zentru guztietan aurkitu daitekeen irudi honek elikagaiak talde ezberdinetan kokatzen ditu horizontalki, horrela piramidearen goikaldeko jakiak kantitate txikiagoetan hartu beharko dira eta oinaldekoak handiagoetan.
Piramide guztiek funtzezko kontzeptu berdinak izan arren aldatu egiten dira herrialde batetik bestera bakoitzaren dieta eta kulturaren arabera.

2004ean Estatu Espainarrerako proposatu zen piramidean elikagai taldeak horizontalki antolatuta daude, horrela oinaldetik erpinera (gehien jan behar direnetatik, gutxienera):
1- Ura (4-8 edalontzi eguneko) eta ariketa fisikoa
2- Ogia, zerealak (integralak edo ez), arroza, pasta eta patatak: 4-6 ano edo puska eguneko
3.1- Fruta: gutxienez 3 egunean
3.1- Barazki eta ortuariak: gutxienez 2 egunean
3.2- Olibolioa: 3-6 portzio eguneko
4- Esnea, jogurta eta gazta: 2-4 puska eguneko
5- Fruitu lehorrak:3-7 puska astero
5- Lekaleak: 2-4 puska astero
5- Arrautzak: 3-4 astero
5- Haragia: 3-4 puska astero
5- Arrain eta itsaskiak: 3-4 puska astero

5 talde hauek eguneroko kontsumorakoak dira, bertan ardoa eta garagardoa ere agertzen dira hurrengo oharrarekin "aukerazko eta neurrizko kontsumoa helduetan".

Piramidearen erpinean nohizean behineko kontsumorako jakiak kokatzen dira, hauek haragi koipetsuak, hestebeteak, freskagarriak, izotzak, gozokiak, opilak, karameluak, pastelak eta koipeak (gurina eta margarina) dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario