"Elika zaitez, gizon, zentzuki, hitz bakar baten, ezagutu zeure burua.
Liebig-ekin ikas jateko dagokizuna neurtzen.
Bero sortzaileak dira gantza, azukrea eta almidoia,
Odol sortzaileak orokorrean substantzia proteikoak dira.
Lehenengokoak, aditzen dugun bezala, karbono,
hidrogenoz eta oxigenoz eratzen dira.

Azkenengokoak, askotarikoak, nitrogenodunak dira guztiak.
Eta horrela jan eta bizi, zure ehunak berriztatuz,
Eta pentsa kasu guztietan ¿Nola era ditzaket zelula berriak?"


7.1.10

Piramidez piramide

Esan bezala elikagai piramideak ezberdinak dira herrialdearen arabera, hona hemen ikusgarrienak:

ESTATU BATUETAN ohiko piramidea (1992. urtean EEBBtako nekazaritza sailak sortua) berri batengatik ordezkatu zen 2005ean, honek jaki taldeak bertikalki banatzen ditu bakoitzari kolore bat emanez, zutabeen lodiera desberdinek adierazten dute zein jan behar den gehien:














* Laranja: zerealak eta eratorriak
* Berdea: barazki eta ortuariak
* Gorria: fruta freskoa
* Horia: koipea eta gantzak
* Urdina: esnekiak
* Morea: haragiak, arrainak eta leka lehorrak.

Piramidearen ezkerraldean pertsona bat ageri da ariketa fisikoa egiten osasuna mantentzeko guztiz beharrezkoa delako.


VENEZUELAn ez dago piramiderik, hau ziba eta hari batez ordezkatu dute.
Zibaren oinaldean neurri txikietan hartu beharreko elikagaiak agertzen dira eta goikaldean handietan jatekoak, hariak ura irudikatzen du bera baita dieta ororen oinarrizko elementua.
Kirola ez ahaztuz urhari horren gainean bi pertsona ageri dira ariketa fisikoa praktikatzen.


PUERTO RICOn Estatu Batuetako piramide berbera eskuratu dute, bertan herrialdeko jakiak ageri dira eta oinaldean ura.


Azkenik ezin aipatzeke utzi aurkitutako aparteko piramide mota bat, hau BARAZKI-JALEena da.
Honetan logikoa denez ez da haragi ezta arrainik ageri, horregatik jaki taldeak ezberdinak dira.
Gainera hauen antolaketa ere aldakorra da piramide batetik bestera, landare-jale bakoitzak funtzezkotzat hartzen duen elikagaiaren arabera.
Batzutan zerealen taldeak betetzen du oinaldea, baina bestetan barazki-ortuari eta fruten taldeek.
Batzuk soja eta antzerako jaki eta edariak azaltzen dituzte eta beste batzuk proteinak ordezkatzeko prestakinak.
Hala ere guztiek garrantzia ematen diote eguzkia eta ura hartzeari.


Argi dago irudi guzti hauek osasuna mantentzeko ezinhobeak direla eta beraz gaixotzeko premiarik izan ezean gure dieta kontzeptu guzti hauetan oinarritu behar dugula. Barazki-jaleek haien piramidea izan arren ezin dute ahaztu proteinen falta kaltegarria dela (landareen proteinak ez dira nahikoak) eta beraz haragi eta arrain gabezia ordezkatzeko ezinbestekoa egingo zaie aipatutako prestakinak erabiltzea.

Zuen dieta hobetu edo aldatu nahi baduzue...ez ahaztu! MEDIKURA JO!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario